XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eroan dabe lagunaren gelara, ta lagunari ze modu daun itanduten asi daneko, lagunaren ondotik beste batek urten ei dautso berbara.

-¿Patxitxu daukazu or, Kontze? ¿Ta seña?- itandu deutsa berak orduan, uste izanik berbara urten dautsana Patxitxu dala: señaren aurreko mutiko papugorri, iru urtekoa....

- ¿Zelango seña? Emen eztago beste señik neu baño.

Neu naz orain etxeko seña.

- Esan ori, Patxitxu.

- Ni ez naz Patxitxu ez Batxitxu.

Nik eztaukat oraindiño izenik.

Biar imingo deustie.

- ¡Ene, olangorik ikusi egiteko be! ¡Sein jayo-barria berbetan! ¡Gazteak!....

- Ez ikaratu, andratxua.

Oindiño andiagorik ikusiko dozu.

- ¿Andiagorik be bai? ¡Josus!- esanda, Mainton berba barik geratu zan.

- ¿Zelan daukazu zeuk izena? Mainton lurmenduta, arrituta, konkortuta egoan, eta ezin euskion erantzun.

Kontzek, bere lagunak, uste eban umearen azarritasunari txarto eretxiagaitik ixildu zala, ta agiraka egin eutsan umeari... ez deiteala izan larregiko urtena... zarrai moduz berba egin bear yakiela....